Athletic Cluben sorrera herriaren historian sustraitu zen. Kluba garai haren isla da, XIX. mendearen amaieran, Bizkaia eta Ingalaterra kementsuaren arteko merkataritza harremanak gora egiten hasi zireneko garaiaren semea. Ingalaterrako ikurrindun itsasontziak harrikatz eta ingeles teknikari adituez beterik iristen ziren Bizkaiko kostaldera, eta azkenak Bizkaiko industria sortu berrietan hasten ziren. Kultur trukean, Bilboko portutik abiatzen ziren ontziak burdinaz lepo, eta mineral joriarekin batera, euskal burgesia hasberriaren gazte askok egiten zuen bidaia, britainiar ikastetxe itzaltsuetan, batez ere, industri arloko ikasketa teknikoak egiteko asmoz.
Kultur trukaketa horri esker, foot-ball izeneko Ingalaterrako kirol berri haren hazia biziki kimatu zen ordura arte bertako kirol jarduerei besterik erreparatzen ez zien garaiko gizartean. Arraunak, pilotak, aizkolariek edo harri jasotzaileek lehiakide handia izan zuten futbola. Sorginkeriaren batek eraginda edo, euskal kirolari gazteak erabat liluraturik hasi ziren kirol xelebre hartan: hamaika mutilez osaturiko koadrila bi, galtza motzetan, pilotatzar baten atzetik. Bergantinetako gizonak horretan ikusi zituzten, gaur egun, hori dela-eta horren ezaguna den ingelesen landan, eta ordutik aurrera, betiko errotu zitzaien bihotzean.
Futbolari lotutako gertakizunak arrapalada bizian etorri ziren: hiriko lehen futbol taldea 1898an sortu zen. Bilbao Foot-ball Club izena izan zuen, baina handik lasterrera, ATHLETIC CLUB, egun ezagun dugun izena hartu zuen. Hasierako talde hark Lamiakoko zelaian jokatzen zuen, labe garaien aurrean. Kirol berriaren bilakaera ezin geldituzkoa izan zen eta Zamacois gimnasio ospetsuko gazteak ere erakarri zituen. Gimnasioa bilakatu zen, orobat, partidak kontratatzeko leku, eta bertatik bultzatu zen lehen euskal futbol taldearen sorrera.
Aldi berean, beste futbol talde bat sortu zen Bilbon, Bilbao F.C. taldea, eta liskar izugarriak izan ziren berarekin, talde bien arteko lehia zela eta. Zeinek bere jarrera apaldu, elkartzea erabaki, eta Bizcaya izeneko selekzioa osatu zuten. Lehen partidak Bordeleko Burdigalaren aurka jokatu zituen, baita irabazi ere. Talde horrek Espainiako txapelketa irabazi zuen 1902an, finalean Bartzelonari bi eta bat irabazita, eta horixe izan zen Bizcaya taldearen garaipenik handiena.
Athleticek Lamiakon jokatzen zuen, eta garaipenak ziren nagusi sasoi hartan. 1904an, Espainiako txapelduna izan zen, partida bat ere jokatu gabe, aurkariak partidetara agertu ez baitziren. Bizkaia kopa ere jokatu ohi zen garai hartan, eta, jakina, horretan ere garaipenak nagusi.
Azpimarratu behar dugu Athletic zuri-gorriz jantzi zeneko lehen aldia. 1910eko urtarrilaren 9an gertatu zen, Irungo Sporting taldearen aurka.
Estualdi ekonomikoak ia-ia desagerrarazi zuen taldea. Baina horiek gaindituta, Athletic zelaiz aldatu eta Jolasetara joan zen, kluba lehen nazioarteko partidak jokatzen hasi zen garaian. Mr. Sheperd izan zen entrenatzailea, Bilboko taldeari aitortzen zaion lehena. Sheperd jaunak hilabete zuzendu zuen Athletic. Proiektua abian zen, eta klub honen historia paregabea sortzen hasia.
2008/04/20
athletic
2008/03/07
Inpresionismoa
Inpresionismoa eta postinpresionismoa
XIX. mendeko azken herenean inpresionismoa sortu zen, Frantzian batik bat. Mugimendu hark korronte eta aldaketa ugari batzen zituen eta sekulako iraultza eragin zuen natura aztertu eta berau objektu artistiko bihurtzerakoan.

Pintura inpresionistaren ezaugarriak
Askotan nahastu eta nahasi egiten diren korronte multzo bat biltzen du arte inpresionistak. Horrek estilo honen barnean inpresionismoaren ezaugarririk ia bete ez zuten pintoreak sailkatzea eragin zuen. Lehenengo eta behin, inpresionista deitu zitzaien 1874 eta 1886 artean, Areto Ofizialaren alternatiba bezala, egin ziren erakusketetan euren lanak aurkeztu zituzten artistei. Areto Ofizialean erakundeen onarpena zuen artea bakarrik zegoen ikusgai.
Premisak: argiaren efektuaren aldaketak eragiten duen ondorioa biltzea zen bere helburu nagusia. Bizkor lan egiteko aukera ematen zuten teknikak erabili beharra eragin zuen horrek, argitasun une hori mihisean islatuta gera zedin.
Gaiak: natura eta eguneroko bizitzaren egoerak ziren gai nagusiak. Horiek adierazteko, batzuetan adierazitako errealitatearen zati batzuk bakantzen zituzten, bere ezaugarri plastikoak bakarrik azpimarratzeko asmoz.
Arte garaikidearen historian, inpresionismoa, margolanen edukia edo gaiak modernizatu beharrean, arreta osoa formaren bilakaeran jarri zuen lehenengo arte mugimendua izan zen. Horregatik esan ohi da inpresionismoa dela abangoardiako korronte guztien jatorria. Horrez gain, aipatu beharrekoa da pintura inpresionistak korronte errealista eta naturalisten bilakaeraren amaiera eragin zuela.

Suscribirse a:
Entradas (Atom)